Gabonak heldu dira jada!!! Eta honekin batera lagun ezkutuak, afariak, opariak, oporrak eta juergak!!! (Hau da dirua, dirua, dirua eta dirua…).
Dirua aurrezten ibiltzen gara sarritan gabonetan maite dugun pertsonari opariak egiteko. Diruarekin erosiko bagenitu bezala!!! Gero eta gehiago erosi eta garestiago, orduan eta gehiago maite ditugula ematen du. EROSI EROSI, ETA APURTZEAN BOTA ETA BERRIA EROSI.
Gabonetako errutina zoro hau finkatuta dago erabat gure artean, baina… ba ote dago, gizarte kapitalista honek inposatutako kontsumismo basatiari ihes egiteko modurik?
NOSKI BAIETZ !!! Eta zorionez, gero eta jende gehiago ohartzen ari da beste aukera batzuk ere badaudela!!!
Etxeak trukatzea, kotxeak konpartitzea, gizarte-ekonomia, software askea, hazien bankuak, kontsumitzaile ekologikoen kooperatibak… diruaren atzaparretatik ihes egiteko erabat finkatuta dauden aukeren artean batzuk baino ez dira.
Jarriko ahal gara, modu xumean baldin bada ere, gu ere gure aldetik bidea egiten???
Hurbildu ABENDUAREN 24an Galdakaon ospatuko den Truke Azokara, eta erakutsi hortzak dirua gure bizitzaren ardatz bihurtu nahi duenari!
Helburu horrekin, Gazte Asanbladak, hainbat mahai jarriko ditu herriaren esku, norberak etxetik NAHI DUENA ekar dezan eta BERAK NAHI DUENAGAITIK aldatzeko. Ortuko barazkiak, liburu zaharrak, jostailuak, erabiltzen ez dugun arropa, CDak, pelikulak, bideojolasak, norberak egindako opiltxoak, artelanak… eraman daitezkeen gauzen adibide txiki bat baino ez dira.
Hortaz aparte, udalekutan egiten ikasi genuen artelan horri buruzko tailer txikitxo bat egin nahi duena egon daiteke, lepoko batengaitik malabareak egiten irakasteko prest dagoena, edo bere kortometrai laburrerako jendea topatzen dagoena.
Aukerak ikaragarriak dira!!! Animatu eta hurbildu, ez zarete ezer eraman gabe joango. Dirua ez den zerbait apostu?
PD: Lekua finkatu gabe dago oraindik. Hala ere, adi ahoz-ahokora, sare-sozialetara, karteletara zein http://galdakaokogazteasanblada.blogspot.com/ web orrialdera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina