2015/07/09

I. GALDAKAOKO LABURMETRAIL FESTIBALA

Heldu da Galdakaon egin den lehenengo laburmetrail lehiaketa. Ez da zertan aditu handia izan behar partehartzeko; areago, hasiberriei zuzenduta dago lehia hau. Animatu!!


OINARRIAK
*Max. 5 minutuko iraupena
*MP4 formatoan
*Gaia eta hizkuntza libreak
*Web-an gorde eta bidali link-a helbide honetara: galdakaofilm@gmail.com
*Epea:  irailaren 9rarte
*Galdakaoko jaietan, eguaztenean –irailak 16, 22etan-, txoznagunean, korto guztien pasea egingo da eta epaimahai aditu batek emango du emaitza


SARIA

150€
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina