2014/11/17

Ortuondo Gaztetxeko 2014-2015eko Ikastaro zerrenda

Aleman Ikastaroa
 Iraupena: urtarriletik maiatzera
Eguna: astelehenetan, 19etatik 20.30etara

Alemaniaren oinarriak ikasteko aukera paregabea, saio teoriko-praktiko entretenigarrietan.
 *********************************************************************************


Landareak eta Autogestioa
 Iraupena: urtarriletik ekainera
 Eguna: zapatu goizetan, bi asterik behin

Lehenagoko baserri munduan landareek zuten garrantzitik abiatuta, gaur egun landareok autogestiorako bidean eskaintzen dizkiguten aukerei buruzko ikastaro praktikoa izango da.
*Neguan otzaragintza egingo da.
*Udaberrian sendabelarren tailerra eta herbario bat egingo dugu
*Udan baserriaren kudeaketa tradizionalari eta agroekologiari buruz arituko gara.
 *********************************************************************************



Historia Ikastaroa
Iraupena: urtarriletik ekainera
Eguna: zehazteke

Hitzalditxo labur eta ibilaldien bitartez, Galdakaoko historia ezagutzeko aukera izango dugu. Erdi Aroko burdinola eta dorretxeak, Guda Zibileko bunker eta trintxerak edota Galdakaoko zubi zaharren historia ezagutuko ditugu.
Bost-sei saiotan zehar garatuko da kurtsoa.
 *********************************************************************************



Euskaraz Bizi
Iraupena: martxoa-apirila
Eguna: zehazteke

Erdaldunek ez ezik, euskaraz egunero aritzen garenok ere, badaukagu zer ikasi maitatzen dugun hizkuntza honen inguruan. Esate baterako, haserrea, maitasuna, gorrotoa edo "katxondeoa" adierzteko, askotan, erdarazko egitura eta baliabide linguistikoetara jotzen dugu. Baina euskarak badu erregistro horietan aritzeko aberastasuna. Ikastaro honen bitartez, esamoldeak, hitanoa, modismoak... landuko ditugu, modu erraz eta didaktikoan. Euskaraz ganoraz hitz egiteko beharrezkoa dugun guztia.
 *********************************************************************************


Bideo Muntaia
 Iraupena: otsailetik ekainera
 Eguna: zehazteke

Bideoak maketatzen eta muntatzen ikasteko ikastaroa. Horretarako beharrezkoak diren programak landuko dira.
 *********************************************************************************


Irrati Ikastaroa
 Iraupena: urte osoa
Eguna: martitzenetan 18.30etan

Podcast, Audacity eta beste hainbat edizio programa landuko ditugu. Bitartean, irrati saioa sortu podcastean eskegitzeko. Uhinen gaineko ezagupenak ere landuko ditugu: funtzionamendua, emisioa, repetidoreak... Eztabaidak, albisteak, musika saioak, etab... sortuko dira. Horrez gain, bi asterik behin, Irola Irrati Librean zuzeneko saio bat grabatuko dugu.
 *********************************************************************************


Bertso Eskola
 Iraupena: urte osoanEguna: eguaztenero 18tatik 19.30arte

2010. urtetik AEKko gelatan ibilitako Galdakaoko bertso eskolak iaz gaztetxera saltoa eman zuen. Aurten, eguaztenero geratuko gara berton 18etan. Hurbiltzen den jendearen eta eskatzen digunarenarabera moldatuko dugu eskaintza. Baina momentuz, interesa dekon edonork astean ordubete eta erdiz bertsotan nola egiten den ikasteko aukera izango du.
Bertsoak nola egiten diren ikasiko dugu, ez bertsotan egiten. Guk ere ez dakigu, ta!!kar, kar..
 *********************************************************************************



 Antzerki Taldea
Iraupena: urte osoan
Eguna: eguenetan, 19etatik 21etara

Gorputz espresio eta antzezpen teknikak erakutsiko ditugu, dinamika landu batzuen bitartez. Norberenganako eta besteekiko ezagupena garatu eta lotsa arazoak lantzeko kurtsoa. Era berean, Kalerki antzerki taldean parte hartzeko aukera ere zabaltzen da.
 *********************************************************************************


Ornitologia Ikastaroa
Iraupena: urtarriletik aurrera
Eguna: zehazteke

Ikastaro honen bitartez, aukera paregabea izango dugu gure inguruko basoetan dauden txori arruntenak ezagutzeko: hariztietako okilak, medi larretako belatxingak edota erreketako ur-zozoak. Inguruko mendietara irteerak eginaz txori bakoitzaren kantu, hegaldi eta ekosistemak ezagutuko ditugu.
Natura maite baduzu, hau da zure ikastaroa!!
 *********************************************************************************


Bizikleta Ibilibideak
Iraupena: martxotik ekaineraEguna: zehazteke

Kotxeen erresuman bizi gara gaurko egunean, eta bizikletarekin gabiltzanok, nekez aurkitzen dugu gure lekua. Ikastaro honetan, gure inguruko herrien artean bizikletaz modu seguru batean ibiltzen ikasteko ibilaldiak antolatuko ditugu. Kotxe gutxi igarotzen diren errepideak ezagutuz, Galdakaotik Arrigorriagara, Bilbora edo Arratialdera joan ahalko gara. Errepideetatik ez ezik, medi bideak ere ezagutuko ditugu.
 *********************************************************************************


Izena ematea

Ikastaroetan izena emateko, lau aukera daude:
*Telefonoz: 665733127
*Emailez: ortuondogaztetxea@gmail.com
*Postaz: Ortuondo Gaztetxeko buzoian sartu.
*Asanbladara ekarriz -domekero 19etan gaztetxean.

Gogoratu nahitaezinezkoa dela izen-abizenak, telefonoa, aukeratu duzun kurtsoa eta e-posta helbidea helaraztea.

GOGORATU AZKENENGO EGUNA APUNTATZEKO URTARRILAREN 4a  IZANGO DELA


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina