2014/02/20

ERRIBERA 13 DESALOJATUA!!!!!

Goizeko 6:30ak aldera Ertzaintza Bilboko Erribera 13 eraikin okupatua hutsaraztera joan da, grua bat eta hainbat furgonetarekin. Hala ere, atzo eginiko erresistentzia deiari jarraituz, herritarrak goizean goiz hurbildu dira bertara, eraikinaren hutsaraztea oztopatu eta euren babesa adieraztera.

Bertan zeuden lagunek jakinarazi dutenez, Ertzaintza atetik sartzen saiatu da, baina atea indarrez itxita zegoenez, pertsianak apurtu dituzte eraikinera sartzeko. Behin barruan, teilaturaino igo eta bertan erresistentzia egiten ari ziren 8 lagun “bortizki” identifikatu dituzte, ondoren aske utziz. Halere, kanpoan babesa adierazten ari zen lagun bat atxilotu dute.

Etxebizitza eskubidearen alde, 19:00etan manifestatzera deitu dute Bilboko Unamuno plazatik abiatuta.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina