Arkaitz Bellón bere etxetik 1000kmtara zegoen sakabanatua.
Urtebete baino gutxiagoan hiru euskal preso politiko hil dira espetxean.
Etxerat Elkarteak Arkaitz Bellón Elorrioko euskal preso politikoaren
heriotza baieztatzen du, Puerto I eko kartzelan. Arkaitz Bellon gaur
arratsaldean bere ziegan hilik aurkitu dute. Jasotako informazioaren
arabera, mediku forentsea espetxean bertan dago. Lehendabiziko ebaluazio
bat egin eta hasierako txosten bat zaintza epaitegira bidaltzeko, honek
autopsia bat egitearen beharra baloratzeko. Epaitegiak 20:00tan ixten
dituztenez, Etxeratek ez daki agindu hau gaur edo bihar emango den.
Gorpuak momentuz Puerto I-ko espetxean jarraitzen du. Abokatuek eta
familiak, konfiantzazko mediku baten bidez autopsian egotea eskatu dute.
Arkaitz Bellón Elorriokoa da (Bizkaia) eta 13 urte eman ditu
espetxean. Bere irteera gainera, berehalakoa zen, aurtengo maiatzean.
Etxeratek gogora ekarri nahi du Arkaitz Bellonek hainbat eraso jaso izan
dituela espetxean. Eraso hauek 2010.ean eta 2013.ean gertatu ziren,
azkeneko hau Sevilla II-ko espetxean, non ikaragarrizko jipoia jaso
zuen, espetxe horretan aspalditik zegoen jazarpen eta tentsioaren beste
adibide bat.
Etxeratek gertakari honen larritasuna eta euskal preso politikoei
aplikatzen zaizkien salbuespenezko neurrien berehalako amaieraren
beharra azpimarratu nahi du . Arkaitz Bellón Euskal Herritik 1000kmtara
baino gehiagora sakabanatua zegoen.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina