2013/06/07

[Ekainak 8 - 11:00] Genero harremanen inguruko hausnarketa eta lanketa Gaztetxean

Gaztetxeetan birproduzitzen diren genero harremanen inguruan hausnartu eta horien lanketarako materiala sortzeko bigarren zita izango da biharkoa. Ekainaren 8an izango da, 11:00etan Galdakaoko Ortuondo Gaztetxean. Pili Alvarez soziologo gazteak abiatu zuen ikerketa, eta egitasmoaren fase praktikoa jarri du martxan Euskal Herri osoko hainbat gaztetxetako kideekin. Gaian interesatuta dagoen edonork hartu lezake parte.
Oharra:
Denontzako gaztetxea, benetako gaztetxea!
Jar gaitezen kokoriko!
Jaiotzetik iraungita dauden instituzio patriarkaletatik (hezkuntza sistema, eliza, familia…) elikatzen gara. Gaztetxeak, besteak beste, gure gorputzak intoxikazio horretatik garbitzeko sortutako tresnak dira; gaztetxeak gune askeak dira (edo izan daitezen nahi dugu). Baina, guk osatzen ditugun heinean, kutsadura hori bere erabaki gune, ekintza esparru eta harremanetara hedatzen dugu.
Egoera ikusita, Euskal Herriko hainbat gazte asanblada eta gaztetxetako jendea bildu gara, kokoriko (nor bere orkatilen gainean eseririk) jarri eta irentsitako kaka hori guztia kanporatzeko. Eta, nola ez, horrelako betekada sentitzen duen beste edonor prozesu honetara animatzeko!
Patriarkatuaren gainean kaka egin nahi baduzu, Galdakaoko Gaztetxeko komunean egingo dugu topo, ekainaren 8an, 11:00etan. Ez ahaztu, ahal den heinean, sabela betetzeko zerbait osasuntsua ekartzeaz (materiala edota janaria)!
“…eta berriz izango gara, zoriontsu, edozein gaztetxetako komunetan!”
*Topatu.info-tik ateratako informazioa


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina